Nortzuk garen > Aurrekariak

XIX. MENDEKO albuma kultur web gunea prozesu luze baten ondorioz sortu da, alegia, material ikonografikoa digitalizatzearen inguruan eta haren zabalkundearen inguruan izandako prozesu luze baten ondorioz.

2002: Zumalakarregi Museoak Grabatua mundu digitalean izeneko sinposioa antolatu zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean (Gipuzkoa), eta Espainiako dokumentu-zentro garrantzitsuetako arduradunek parte hartu zuten. Hona hemen parte hartutako dokumentu-zentroak: Madrilgo Liburutegi Nazionala, Hemeroteka Nazionala, Kataluniako Liburutegiko Unitate Grafikoa, Andaluziako Kartografia Zerbitzua, Extremadurako Unibertsitatea, Gasteizko Antso Jakituna Fundazioa, Nafarroako Artxibo Orokorra, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Zumalakarregi Museoa. Irudien digitalizatze kontuetan irtenbide praktikoak bilatzeko abiapuntua izan zen.

Oso esperientzia interesgarriak ezagutu genituen orduan, eta hemeretzigarren mendeko grabatu bildumen gaia nola zegoen aztertu genuen.

Gertaera haren jarraipen gisara, egoki iruditu zitzaigun digitalizazioaren gaia sakontzea, ordura arte egindako lanari etekina ateratzeko asmoz.

Ondorio gisa atera genuen une interesgarri batean geundela ekinbide batzuei ekiteko, elkarlanaren bideari lotuz eta herritarrei informazioa eskuratzeko aukera handiagoa eskainiz.

2003: Zumalakarregi Museoak sinposio hartako aktak bere Azterketa historikoak bildumako 6. alean argitaratu zituen.

2004: prototipoa abiarazi genuen, kultur web gunearen eraginkortasuna egiaztatzeko bitarteko gisa, helburua baita erabiltzailearen eskura 1.500 irudiz osatutako datu base bat jartzea.

Prototipoak 250 irudi zeuzkan (zentro bakoitzeko 50na dokumentu gutxi gorabehera), eta hari esker ikus genezakeen ea eraginkorra zen bilaketak egiterakoan eta erabiltzailearekiko elkarreraginean.

Proiektu honen ezaugarri nagusietako bat da hazten joan daitekeela, parte hartzen duen kultur zentro bakoitzaren esku dagoelako materiala gehitzen joatea.

2005: Burutzapena eta jendaurreko aurkezpena.

2023 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia