"Ezer ez da alaiago eta freskoagorik itsaso aldetik ikusitako Pasaia baino; ezer ez da latz eta ilunagorik mendialdetik ikusitako Pasaia baino. Etxe xarmagarri horiek, itsasoaren gainean hain alaiak, zuriak eta argitsuak, granito beltzezkaz egindako horma garai baino ez dira kale estu, bihurri eta erromatar bide bat bezala lauzaturiko honetatik ikusita, leiho karratu bakan batzuekin, harkaitzaren hezetasun-jarioez inpregnatuak, eta eraikin bitxien ilara ilun horretan, goierliebean zizelatuta, egundoko armarriak daude lehoien edo herkules irudien gainean kasket erraldoiz apainduta. Aurretik begiratuta txaletak dira; atzetik, gotorlekuak."
Victor HUGO.
Alpes et Pyrenées. (1843)