Jaizkibel mendiko hegalean eraiki zuen Britainiar Legioak, Pasaiako portua kontrolatu ahal izateko. Gotorleku hori Richardsen koadernoan eta Thomasen litografietan ageri da, baita beste egile batzuen marrazkietan ere, esaterako Britainiar Legioko partaide zen Henry Wilkinsonen irudietan.