Koadernoa eta akuarelak karlistaldian egin ziren, eta beraz, irudiotan Richardsek ezagututako eremua ageri da; hau da, Pasaia, Lezo, Altza eta Donostia batez ere. Hondarribia eta Hernani herrien irudiak 1837tik aurrera egin zituen, Britainiar Legioak bi herri horiek hartu zituenean. Andoain, Tolosa eta Bergara gerra amaitu ondoren ikusi ahal izan zituen; hau da, 1839ko abuztuan.