Richards eta Thomas HORNBROOK britainiar militarrak izan ziren, eta lehen karlistaldian hainbat marrazki, akuarela eta irudi marraztu zituzten Euskal Herrian izandako esperientzia ilustratzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Richards aitaren koaderno bat eta Thomas semearen hainbat akuarela eta irudi ditu. Horiekin guztiekin erakusketa birtual hau antolatu dugu.