Lehen Karlistadan Britaniar Legioaren arrakasta nagusia izan zen Irun hartzea. Tropa karlisten gehiengoa Errege Espedizioan Madrilera zihoala aprobetxatuz, Donostiako liberalek blokeoa hautsi zuten Sir George de Lacy Evansen agindupean, Hernani, Oiartzun, Irun eta Hondarribia hartu zituztenean.
Thomasek batailan parte hartu zuen, eta gertakari hari buruzko irudiak Londresen kaleratu zituen 1840. urtean.