Jesuitak kanporatzeak kolegioa ixtea ekarri zuen. Diputazioak hiru erabilera posible pentsatu zituen eraikinerako. “Lehenik emakumeentzako zentzategi bihurtzea pentsatu zuten [...]. Probintziako jendearentzako ongintza etxe nagusi gisa ere erabili nahi zuten [...]. Zentzuzkoagoa ikusten dugu, baina, bigarren hezkuntzako institutu baten proiektua...”